#gorabide2062

Un proyecto de Gorabide

Zer da #gorabide2062

Gorabidek aurten, 2012. urtean, 50 betetzen ditu, eta zenbait ekitaldi prestatzen ari gara; horien bidez, 50 urteotan berton izan diren pertsona askoren lana omendu nahi izan dugu. Horretarako jardunaldi tekniko bat egingo dugu; bertan, zenbait adituri beren proposamenei eta ametsei buruz hitz egiteko eskatuko diegu. 50 urte barru, zelan biziko gara eta, bereziki, zelan biziko dira adimen-desgaitasuna duten pertsonak? Zein izango dira gure bizimoduari lotutako teknologiak eta balioak?

Uste dugu etorkizuna ikuspegi partekatua oinarri izanik baino ezin dala eraiki, eta, hori dela eta, urriaren 1a baino lehen, hausnarketarako gunea ireki nahi dugu, bertan parte har dezazun. Ekarpenen bat egin nahi duten pertsona guztien iritzia ezagutu nahi dugu: boluntario, desgaitasunen bat duten pertsona, hainbat eremutako profesional, familia eta, oro har, ametsak eta iritziak partekatu nahi dituen edozein pertsonaren iritziak.

Zure iritzia, nirea eta beste edozeinena aintza hartua izateko, parte hartzeko zure ustez erosoena den moduan egitea proposatu nahi dizugu, hauetakoren baten bidez:  argazkiak, bideoak, iritziak, oharrak, aipuak, eta abar, posta elektronikoz, Twitter-ez, sare sozialez, gure blogez…

Tuenti: bilatu Gorabide2062 orrialdea

Facebookwww.facebook.com/Gorabide2062

 Twitterren #gorabide2062 hashtag-arekin

Blog honen iruzkinen bitartez

Zuon ekarpen guztiak aztertu eta jardunaldi teknikoan aurkeztuko ditugu, aditu gonbidatuen iritziarekin batera.

Demagun gaur lotara joan eta esnatzen zarenean 2062. urtean gaudela. Gizarte inklusiboa eraikitzeko aurrerapenak nabarmenak dira. Eguneroko zein gauzak ohartarazten zaituzte aurrerapen horiez?

¿Egunerokotasuneko zein gauza aldatu duzu eta bide eman dio errealitate berri horri?


Eskerrik asko amets honetan lagun izateagatik.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: